Erabaki hau hartu aurretik, egoiliarrek pertsona bakarraren bisita jaso zezaketen egunean zehar, eta egoitzan sartzerako orduan kontrol neurriak pasa behar izaten zituzten bisitariek, tenperatura hartzea kasu. Atzo arratsaldean hartutako neurriaren ondoren, egoitza hauek itxita egongo dira. Egoiliarrek ezingo dute bisitarik jaso, baina senitartekoekin bideokonferentzien bidez jarri ahal izango dute harremanetan.
Egoitzekin batera, eguneko zentroak ixteko egindua ere eman du aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak. Hala, zerbitzu hauek etenda geratuko dira agindu berririk eman arte.
Neurri honek eragina izango du Zumaian Otezuri eta San Juan egoitzetan, eta Branka eraikinean dagoen eguneko zentroan.