900-20 30 50 da koronabirusa izan dezaketen pertsonentzat egokitutako telefono zenbakia

Baleike 2020ko mar. 15a, 12:14

Koronabirusa izan dezakaten pertsonentzako bi telefono prestatu dituzte: 900-20 30 50 Euskal Autonomia Erkidegoan eta 948-290 290 Nafarroan.

Larrialde Zerbitzuek gogorarazi dute, beraz, COVID-19a izan dezaketenentzat egokitutako telefono zenbakia 900-20 30 50 dela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 948-290 290 Nafarroan. Egoera horretarako bereziki prestatutako telefonoa da azken hori, larrialdietako telefono zentralean kolapsoak ekiditeko asmoarekin martxan jarria.

Koronabirusen sintomak dituztenek ez dute 112 telefonora deitu behar, telefono hori beste larrialdi batzuetarako prestatuta baitago.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide