Oporrak bertan (Ala kinkirri)
1.-
Koronabirusaren kontuak
aztindu ditu goi ta behe
geroztikan herritar zintzoak
etxean sartuta gaude. ALA KINKIRRI...
2.-
Itxialdiak zenbat denbora
iraungo dun ez dakigu
luzatuko den bi aste edo
zeinek daki, igual hiru. ALA KINKIRRI...
3.-
Eskuak garbitzeko sarritan
agindu digute, aizu.
Nik esan gabe ere seguru
honezkero badakizu. ALA KINKIRRI...
4.-
Eztula egiteko garaian
mesedez jarri arreta
sebillanak dantzatzen bezela
behar da besoa presta. ALA KINKIRRI...
5.-
Eztula estali puzker batez
nahiz eta deitu puzkerti
Berrian aholkua eman zuen
Zaldi Eroak ederki. ALA KINKIRRI...
6.-
Kalean ere ze komeriak
telebistan diotenez
herri guztitan jarrera bera
ona balitza ezer ez. ALA KINKIRRI...
7.-
Eroskiko atean ilaran
jendea estu ta larri.
Ai jangoikoa, papera behintzat
falta ez dadin, ekarri. ALA KINKIRRI...
8.-
Garbikariak ere erosi
gutxienez dozena bi,
hainbeste zertarako ditudan
galdetu aurrekoari. ALA KINKIRRI...
9.-
Elkarri barre egin bai, baina
denok ere antzerako
lasaitasun pixkat arnastea
ez genuke kalterako. ALA KINKIRRI...
10.-
Lasaitzeko etxea margotzen
hasteko degu aukera.
Non dago brotxa, a ze marroia
horretan hasi, bai zera. ALA KINKIRRI...
11.-
Hobeto oporrak egin bertan
kanpina salan zabaldu
gorputza kremaz igurtzi eta
itxaropena ez galdu. ALA KINKIRRI...