Parrokiko kanpaiak eguerdiro joko dituzte medikuen eta erizainen lana eskertzeko

San Pedro parrokia 2020ko mar. 16a, 12:24

Hainbat Elizbarrutiren ekimenarekin bat egin du Donostiako Elizbarrutiak eta Gipuzkoako elizek ere, larrialdi egoerak irauten duen bitartean, kanpaiak joko dituzte egunero 12:00etan.

Gaixoen alde otoitza eskatuz, mediku, erizain eta zerbitzari guztien lana eskertuz eta eliza itxita egon arren, herriko kristau guztiak une horretan bat egitera deituz.

Larrialdi egoeran ez da meza publikorik izango Zumaiako, Oikiako eta Aizarnazabalgo parrokietan, beste abisu bat eman arte. Hala ere mezaren kanpaiak ere entzuten jarraituko dira. Nahiz eta ez meza publikorik izan, egunero parrokoak meza ospatzen jarraituko du, herriaren alde otoitz eginez.

Hiletak atzeratu egingo dira edo senitartekoekin bakarrik ospatuko dira, gerorako utziz ospakizun irekia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide