Unibertsitatera sartzeko hautaproba atzeratu egingo dute

Baleike 2020ko mar. 17a, 19:22

Unibertsitatera sartzeko hautaproba atzeratu egingo dute Ekainaren 19an ziren egitekoak. Ez dute esan noiz egingo den; larrialdi egoerak eta aurrez aurreko eskolen etenaldiak noiz arte iraungo duten, horren arabera erabakiko dute.

Unibertsitatera sartzeko hautaproba atzeratzea erabaki dute gaur, asteartea, Espainiako Hezkuntza eta Lanbide Heziketa nahiz Unibertsitate ministeritzek eta erkidegoetako ordezkariek. Ekainaren 19an zen egitekoa, eta ez dute esan noiz egingo duten: larrialdi egoerak eta aurrez aurreko eskolen etenaldiak noiz arte iraungo duten, horren arabera erabakiko dute.

Espainiako Hezkuntza idazkari Alejandro Tianak esan du probak “berdintasun eta justizia” irizpideekin egingo dituztela, “kontuan hartuta ezohiko egoera”. Hezkuntza Ministerioak adierazi du inork ez duela “ikasturtea galduko” aurrez aurreko eskolak bertan behera geratu izanagatik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide