Aurrez izena emanda dutenek bakarrik eman ahal izango dute asteazkenean odola

Baleike 2020ko martxoaren 17a

Odol emateak egingo dira bihar Zumaian. Baina, koronabirusaren krisialdia dela eta, aurrez izena emanda zutenek bakarrik izango dute odola emateko aukera.

Hala adierazi du Zumaiako Odol Emaileen Elkarteak. "Kontuan hartuta bizitzen ari garen ezohiko egoera eta arriskurik izan ez dezagun, emanaldiaren antolaketa aldatu egin dugu eta aurrez hitzordua eman zaien pertsonak bakarrik ahalko dute eman odola", eman du jakitera.  

Arratsaldean aritu dira aurrez izena emanda zutenei telefonoz deika. "Ezingo dugu inor hartu ez badu lehendik gure deia jaso. Beraz, odol emaile guztiei abisatu  nahi diegu ez alferrik etortzeko inork eta jende pilaketak ez sortzeko".

"Betiko lekuan egingo da eta etorri behar dutenek badakite ze ordutan duten hitzordua", gaineratu du. Eskerrak ere eman nahi izan diete odol emaile guztiei, "etortzen direnei eta ez direnei ere".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide