Hasiera batean, musika bakarrik izango da entzungai 24 orduz, baina irratsaio batzuk ere egiteko asmoa dutela adierazi dute.
Raspberry Pi ordenagailu batekin eta Ebay-en erositako transmisore batekin egin dute transmisorea, software askea erabiliz irratiaren kudeaketarako.
Oraingoz potentzia txikiarekin transmititzen dutela esan dute, eta antena hobetu behar dutela. Egunak aurrera joan ahala estaldura hobetuko duten esperantza dutela ere gaineratu dute, "Zumaia osoan ondo entzun dadin".