Koronabirusari buruzko irratsaioa egingo du Zumaiako Irrati Piratak

Baleike 2020ko martxoaren 20a

Martxan jarri berri den Zumaiako Irrati Piratak bere lehen irratsaioa egingo du gaur. 17:00etan hasita, koronabirusa izango dute hizpide. 

Gaztetxeko boluntarioekin arituko dira, eta baita Gurutzetako ospitalean lan egiten duen mediku zumaiar batekin ere. Txinan bizi den Zumaiar batekin ere izango dira.

Ondoren, 19etan izango da bigarren saioa. Gazte zumaiar batzuek koronabirusa eta koiuntura politikoaren analisia egingo dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide