Herritarren jarrera "txalogarria" eskertu du Udaltzaingoak

Baleike 2020ko mar. 25a, 13:41

Martxoaren 14an ateratako argazkia. Oraindik jendea zebilen kalean.

Herritarrak etxean geratzera behartuta gaude Espainiako gobernuak martxoaren 14 eta 15eko asteburuan alarma egoera ezarri zuenetik. Kasu konkretu batzuetan izan ezik –erosketak egitea, lanera joatea, dependentzia duen norbait lagundu behar izatea–, herritarrak etxean gorde behar gara. 

Zentzu horretan herritarren jarrera "txalogarria" dela adierazi du Zumaiako Udaltzaingoak. "Herritarren portaera ona da, oso ona dela ez esateagatik, beti egongo da eta norbait itxialdia hautsi nahi duena", azaldu dute. 

Kalean ibiltzeko justifikaziorik ez zuen jendea identifikatu behar izan dutela ere gaineratu dute, eta baita batzuei isunak jarri ere. "Kopuru handiko isunak dira, eta gainera estatutik tramitatuko dituzte", adierazi dute. 

Jarrera hau Zumaian bakarrik ez, inguruko beste herrietan ere mantentzen ari dela informatu du. "Zarautzen, Getarian, Orion... Orokorrean errespetatzen ari dira itxialdia".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide