Ehorzketetan lau lagun baino gehiago ez

Baleike 2020ko martxoaren 31

COVID-19 gaitza ez hedatzeko hartutako neurriek eragina dute hiletetan eta ehorzketetan ere. 

Alarma egoerak irauten duen denboran ezingo dira elizkizunik egin; bertan behera geratuko dira, edo egoera normalizatu arte atzeratuko dira. Beilarik ere ezingo da egin alarma egoerak irauten duen denboran.

Ehorzketetan parte hartu dezaketen lagun kopurua ere mugatu egingo da. Dekretuaren arabera, hiru lagun eta erritoak gidatuko dituen pertsona bakarrik izango dira presente ehorzketan. Bata bestearekiko bi metroko distantzia gorde beharko dute, gainera. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide