Baleikeko lantaldea ere ezohiko egoeran ari da bere jarduna egiten, eta hainbat erabaki hartu behar izan ditu alarma egoera dela eta. Horietako bat da Baleike aldizkariaren apirileko zenbakiari dagokiona; izan ere, taldeak erabaki du alarma egoera bertan behera uztean egitea aldizkariaren paperezko edizioaren banaketa. Egoera bere onera etortzean egingo du, beraz, Baleikek etxez etxeko banaketa.
Dena den, horrek ez du esan nahi Baleikek bien bitartean aldizkaria argiaratuko ez duenik. Hain zuzen ere, hemen da Baleikeren 297. zenbakia irakurgai webgune honetan. PDF formatuan izango da ikusgai Baleike.eus-en.
Alarma egoera indarrean dagoen honetan egindako aldizkaria da, konfinamendutik itxialdira sortutakoa. Esan bezala, alarma egoera bertan behera geratzen denean ekingo zaio paperezko aldizkariaren banaketari.
Hemen irakurri daiteke apirileko Baleike aldizkaria.
Egin zaitez bazkide
Baleikeko bazkide egin zaitezke, urtean 40 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Baleike aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Baleikeko bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek hemen dute aukera.