Selektibitatearen gaia, gaurko Katuplaza irratsaioan

Baleike 2020ko apirilaren 1a

Uztailera atzeratu den selektibitateko gaia izango dute hizpide gaurko Katuplaza irratsaioan, Zumaiako Irrati Piratan. Saioa 17:00etan hasiko da, FMko 93.00 sintonian. 

Selektibitatea egin behar duten Garazi Eizagirre eta Unai Ilundain gazteekin hitz egingo dute.

Gai gehiago ere izango dira gaurko irratsaioan: David Gorritirekin, Handpan instrumentuari buruz hitz egingo dute, Marlik musika taldearekin, diska berriaren grabaketaz eta taldeaz artiko dira, eta herriko albiste laburrak ere jorratuko dituzte.

Zuzenean entzun ezin dutenek, 18.00etatik aurrera Ivoox aplikazioan eta Telegram eko Katuplaza kanalean (https://t.me/katuplaza) aurkituko dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide