Elkarrizketak

Mikel Alvarez: "Larrialdi honek denoi baloreak aldaraziko dizkigu"

Baleike 2020ko api. 3a, 08:00

Bizi dugun osasun larrialdiaren ikuspegi zabala du Mikel Alvarez Yeregik (Zumaia, 1955): mikrobiologoa da ikasketaz, Basurtoko eta Gurutzetako ospitalak zuzendu zituen hainbat urtez, Mondragon taldeko osasun arloko arduradun izandakoa, Bilboko Udaleko ekonomiako garapeneko zinegotzi ohi eta hainbat urtez pandemien inguruko irakasle. Gaur egun Mondragon Unibertsitateko presidentea da.

 

"Birus honen ezaugarria da pneumonia eragiten duela gaixoen %15arengan; hori kopuru altua da"

 

"Deigarria da gorputzetik kanpo irauteko daukan gaitasuna"

 

"Nik uste dut maskarak babesten duela, bi norabidetan"

 

"Osasuneko langileak dira gure altxorra, bikainenak hortxe daude"

 

"Nik uste dut pixka bat azkarrago ibili bagina arazoa moteldu edo gutxitu genukeela"

 

"Bakuna garatzeko urtebete edo urte eta erdi behar da, ezin da prozesua asko azkartu"

 

"Uda ondoren berriro azal daiteke eta prest egon beharra daukagu txertoa lortu arte"

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide