Tratu txarrei aurre egiteko, Maskara-19a

Baleike 2020ko api. 3a, 18:15

Etxean tratu txarrak edo eraso sexistak jasaten ari diren emakumeek botikara joan eta Maskara-19a eskatu behar dute, eta botikariak indarkeria matxista jasaten duten biktimen arreta zerbitzuarekin harremanetan jarriko dituzte.

Etxean tratu txarrak jasaten dituzten andreak erasotzaileekin itxita geratu izanak kezka sortu du erakundeetan. Izan ere, emakume horiei zaildu egin zaizkie laguntza eskatzeko moduak. Horren aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Sendagaigileen Elkarteak Maskarak-19 izeneko egitasmoa jarri dute martxan. Hala, etxean tratu txarrak edo eraso sexistak jasaten ari diren emakumeek botikara joan eta Maskara-19a eskatu behar dute. Botiketan badakite Maskara-19a eskatzen dietenean 900 840 111 telefonora deitu behar dutela, emakume horiek indarkeria matxista jasaten duten biktimen arreta zerbitzuarekin harremanetan jartzeko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide