Itxialdia hasi eta berehala Ixolamendu bertsoak ekimena jarri zuen martxan Jon Maiak: eskatzen dion jendearentzat egindako bertso pertsonalizatuak. 180tik gora egin ditu jadanik. “Larritasuna ez da ikusten balkoitik bagira, ez eta telebistari begira ere ez da ikusten; aldiz, bertsoak eskatzen dizkidatenean, bertso bakoitzak kaltetu bat dauka atzean”.