Elkarrizketak

Imanol Lopez: "Noiz ireki ahal izango dugun eta zer baldintzekin, horiek dira orain gure galderak”

Baleike 2020ko api. 8a, 09:52

Zesta Punta alde batera utzi gabe, Idoia tabernaren ardura hartu zuen Imanol Lopezek joan den azaroan. Covid-19 gaitzaren epidemiaren ondorioz, baina, taberna eta jatetxe guztiek ere ateak itxi egin behar izan dituzte. Aste Santuak eta santelmoak galtzea kolpe handia dela dio, baina egoera kiroltasunez onartu eta nahiago omen du aurrera begiratu.

"Zaharragoei galdetuta ere, hau inork ez zuen espero. Eta horrelakoetan, egoera onartzea eta egokitzea, ez dago beste aukerarik”

 

“Lantalde bat osatu duzunean eta negozioa ixtera behartuta zaudenean, gauza asko daude tartean”

 

“Hamar langile gara, ERTE bat aplikatu beste aukerarik ez dugu izan, baina lan taldearen babesa daukagu eta geu ere saiatzen gara haiek albora ez uzten”

 

“Santelmoak eta Aste Santua data oso garrantzitsuak dira herriko ostalaritzarentzat, baina gauza horrela gertatu dira eta mundua ez da amaituko. Kolpe handia da, bai, baina gauzak ez dira egun bakarrean egiten, lan handia eginez lortzen dira”

 

“Pentsatzen dut hasieran jendea gutxiago joango dela kanpora eta herriko kontsumoa izango dela oinarria”

 

“Kirolaren arloan ere gauzak ez dira oso ondo ikusten, jende multzo handiak biltzen dituelako. Ez dakigu zer gertatuko den udako denboraldiarekin. Gu, bitartean, etxean entrenatzen ari gara, ahal dugun moduan”

 

“Estatu Batuetan jokatzen ari diren puntistak oraintxe langabeziara bidali dituzte, eta egoera ez da erraza beraientzat, orain delako denboraldiaren zatirik garrantzitsuena”.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide