Elkarrizketak

Mireia Centeno: "Etxean sartuta egoteak ez du gugan ondoriorik izango, ez gaudelako isolatuta"

Baleike 2020ko api. 13a, 08:00

Itxialdi honek izango ote du eraginik? Elkarbizitza nola landu? Etxean dauden haurrekin nola jokatu behar da? Eta adinekoekin? Galdera horiei erantzun die Mireia Centeno psikologa zumaiarrak bideo elkarrizketa honetan. 

"Ikusi dugu zergatik den, eta behar bat dagoela. Itxialdian horrek asko laguntzen du"

 

"Elkarbizitzan dauden arazoak bakoitzak jartzen dituen mugengatik sortzen dira"

 

"Hau ez da betirako, eta egoera aldatzen hasten denean gu ere aldatuko gara"

 

"Pentsatu dezakegu umeak telebista gehiegi ikusten ari direla, baina agian horri esker gurasoak lasaiago daude"

 

"Haurrei egoera azaldu behar zaie. Gu estaltzen saiatzen hasten bagara, hori ez da egokiena haurrentzat"

 

"Emozio pila bat sortzen ari zaizkigu egunero, eta egun berean emozio desberdin asko"

 

"Kontuz ibili behar gara informazio masifikazioarekin. Denok gaude adi, eta horrek eragina du gure emozioetan"

 

"Gizarteak onera egingo duela diote... Nik ez dut esperantza handirik"

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide