Bi kasu positibo berri atzeman dituzte Zumaian

Baleike 2020ko api. 13a, 13:45

Kontuan hartu behar da koronabirusaren krisia hasi zenetik positibo eman dutenetako hainbat sendatu direla dagoeneko, eta beste batzuk hil ere egin direla. Beraz, ezin da jakin zehazki egun zenbat pertsona dauden gaixorik Zumaian. 

Koronabirus kasu berriak hautematen jarraitzen dute eskualdean. Gaurkoan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, beste sei koronabirus kasu baieztatu dituzte azken 24 orduetan Urola Kostan: bina Zarautzen eta Zumaian, eta bana Azkoitian eta Zestoan. Eskualdeko beste herrietako positiboen kopuruek berdin jarraitzen dute. Hala, ondorengoak dira, herriz herri, kontaketak hasi zirenetik positibo eman dutenen kopuruak: 102 Zarautzen, 45 Zumaian, hamabost Orion, 11 Azkoitian, zortzi Azpeitian, lau Zestoan, hiru Aian eta Getarian, eta bi Aizarnazabalen. Beizaman eta Errezilen, oraingoz, ez dute kasurik atzeman.

Dena dela, koronabirusaren krisia hasi zenetik positibo eman dutenetako hainbat sendatu dira dagoeneko, eta beste batzuk hil ere egin dira eskualdean. Beraz, ezin da jakin zehazki egun zenbat pertsona dauden gaixorik. 

Datuak lurraldeka

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 11.018 koronabirus kasu zenbatu ditu Osakidetzak, herenegun baino 246 gehiago. 1.536 test egin dituzte hiru lurralde horietan azken 24 orduetan, eta horietatik %16k eman dute positibo. Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du portzentaia hori orain arteko baxuena izan dela. Nafarroan, berriz, 4.092 dira gaur arte COVID-19 gaitzarekin kutsatutakoak. Hego Euskal Herrian, guztira, 1.070 dira koronabirusarekin hildakoak. Hildako berrien kopurua azken egunetakoa baino baxuagoa bada ere, “datu lazgarria” izateari ez diola uzten nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak. Gaitza gainditu duten pertsonak ere badaude, noski. Guztira, 5.721 alta eman dituzte Osakidetzak eta Nafarroako Osasun Sailak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide