Iosu Bixente Memoriala, xake txapelketa.

Iosu Bixente zenduaren omenez, xake txapelketa antolatu du larunbat honetan Kbi Xake Klubak.

Aste honetan, gure txikitako lagun Iosu Bixentek utzi gaitu; bere bihotzak xake-matea egin dio. Kbi Xake Kluba osatzen dugunok lichess.org plataforman online txapelketa bat antolatu dugu omenaldi bat egin nahian.  Larunbat honetan izango da, arratsaldeko 17.00etan. Omenaldia motz geratuko da, baina bizi dugun egoera ikusita, hau da omenaldi xume bat egiteko ikusi dugun modua.

Txapelketan parte hartzeko linka: https://lichess.org/tournament/mpCCP8yX

T
xapelketa 17:00etatik 18.00etara izango da, eta 5+3ko partidak izango dira. Parte hartzeko, aipatutako linkan sartu, eta "unirse" botoiari sakatu behar zaio, partidak hasi baino 5 minutu lehenago.

Lehenengo hiru sailkatuek xakeko liburu bana jasoko dute.

Eskerrik asko.

Bixente, beti gogoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide