San Telmo kalean dagoen "San Telmo txikiari" kalteak sortu zizkioten inauterietan. San Telmoren irudiaren itsasontzia okertuta dago, eta aingura falta du, besteak beste. Udalak adituen esku utzi ditu konponketa lanak, eta zehazki, Rakel Nacenta zaharberritzailea izango da lan hori egingo duena.
Artelanak eta interes historikoko obrak egoera onean mantendu daitezen egiten du lan Nacentak, eta horretarako garbiketa, konponketa eta mantentze lanak egiten ditu. Herrian artelan ugari leheneratu ditu, eta Julio Beobideren 'Jesusen bihotza' lana zaharberritzen ari da momentu honetan.