Zumaiako Emakumeon* Etxeak martxan jarraitzen du

Zumaiako Emakumeon* Etxea 2020ko apirilaren 17a

Konfinamenduan ere, Zumaiako Emakumeon* Etxeak martxan jarraitzen du. Garai gogor eta krudel hauei elkar entzunez egingo diogu aurre! Horretarako, komunikazio-bide berriak ireki ditugu: Facebook orria (Zumaiako Emakumeon Etxea) eta whatsapp zerbitzua (633 43 27 62). Lehendik martxan dauzkagun Instagram kontua eta e-mail helbidea ere erabilgarri daude.

Astearte, asteazken eta ostegunetan 16:00-20:00 bitartean ematen dugu arreta. Ideiak proposatu, esperientziak partekatu, egoerak salatu edota bestelako edozein beharrei erantzuteko, gurekin harremanetan jartzera gonbidatu nahi dugu jendea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide