Aurreko urteetako santelmoetako bideoak ekarriko ditugu 'Gure santelmo maiteak' atal berezira

Baleike

Aurten etxean gelditzea tokatu zaigu, baina aurreko urteetan grabatutako bideoekin izango dugu santelmoez gozatzeko aukera. Horregatik sortu dugu Gure santelmo maiteak atala. Gaur hasi eta santelmoak pasa arte, egunero bideo batzuk ekarriko ditugu, egitarauari jarraituta.

Lehen bideoa 19:00etan jarriko dugu: 2012an San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatzak eskaini zuen kontzertu bereziarekin.Ondoren,  Iuntze aldera, bertso saioak. Hurrengo egunetan, txupinazoa, danborradak, prozesioa... 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide