Santelmoak iritsi dira Orioko apaizetxera

Baleike

Unai Manterola Orioko eta Aiako apaizak apaizetxeko balkoia apaindu du, asteburu honetan ospatzekoak ziren bere herriko jaiei keinu egiteko.

Koronabirusak sortutako larrialdi egoera dela eta, urrira atzeratu dituzte aurten Zumaiako San Telmo Jaiak. Festa hauek bereziak dira zumaiarrentzat, eta balkoitik bada ere jaiak ospatzeko deia egin dute Zumaiako hainbat eragilek. Hala, Unai Manterola Orioko eta Aiako apaizak apaizetxeko balkoia apaindu du, bere herriko jaiei keinu egiteko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide