Gari Zubeldia arrantzalea izango da gaur Katuplaza saioan

Baleike

Ezohiko santelmo hauetan Katuplaza irratsaioak bere txokoa izango du. Arrantza gaiak izango dituzte hizpide gaur, 17:00etatik aurrera, Zumaiako Irrati Piratan.

Gari Zubeldia arrantzale zumaiarra izango dute gonbidatu gaurko irratsaioan. Itsasora irten aurretik, arrantzaz eta beste hainbat gaiez mintzoko da.

Herriko albiste laburrak aipatuko dituzte, eta Leire Aranok literatur gomendio batzuk emango ditu. Puntu-erantzun katean, Eneko Dorronsorok Gorka Imazen kateari erantzungo dio.

Irratsaioa FMko 93:00 sintonian emango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide