Haur danborrada egin da eguerdian, herriko balkoietan

Baleike 2020ko api. 19a, 16:49

Haur danborradak hartzen ditu herriko kaleak santelmoetako igande eguerdian. Ezohiko festa hauetan, danborren burrunba balkoi eta leihoetara eraman da. 

Danborrak gerrian zituztela atera dira haurrak zein helduak balkoietara. Danborrik ez zutenek palankanak, zartaginak, lapikoak edo balkoiko barandak jo dituzte, Kortaturen Sarri, Sarriren edo Tatiagoren musikaz lagunduta. Herriak festa giroan jarraitzen du, etxetik bada ere. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide