Kulturaren sektoreak kolpe latza jaso du koronabirusaren krisialdiaren ondorioz. Kontzertuak, antzezlanak, pelikulen errodajeak eta estreinaldiak, besteak beste, bertan behera geratu dira alarma egoerarengatik. Esti Curiel aktore zumaiarrak bakarkako antzezlana aurkeztu zuen udazkenean Azpeitiko Antzerki Topaketetan, eta, ordutik, Euskal Herriko aretoetan ari zen aurkezten. Konfinamenduaren ondorioz, hiru emanaldia bertan behera geratu dira. Sektoreak bizi duen egoeraren inguruan hitz egin du elkarrizketa honetan.