14 urtetik beherakoak paseatzera irteteko baimena eman du orain Espainiako Gobernuak

Baleike 2020ko api. 21a, 21:21

Alarma egoeran orain arte baimenduta zeuden irteeretan gurasoei laguntzeko aukera izango zutela adierazi du lehenik Espainiako Gobernuak, baina atzera egin du, eta paseatzea ere baimendu du orain. Datozen egunetan emango dituzte xehetasunak.

Haurrak paseatzera irten ahal izango dira datorren igandetik aurrera. Espainiako Gobernuak atzera bota ditu eguerdian haurren inguruan hartutako neurriak. Izan ere, Maria Jose Montero gobernuko bozeramaileak azaldu du 14 urtetik beherakoak gurasoekin erosketak egitera, botikara edo banketxera joateko soilik irten ahal izango zutela, hau da, orain arte alarma egoeran onartuta zeuden ekintzak egitera.

Neurri horrekin kexu agertu dira herritarrak eta baita alderdi politiko gehienak ere, eta Salvador Illa Espainiako Gobernuko Osasun ministroak duela minutu gutxi jakinarazi du neurri horiek atzera botako dituela. Arratsaldeko neurriez gain, etxe inguruan paseo motzak egiteko aukera izango dute 14 urtetik beherakoek igandetik aurrera. Ministroak jakinarazi du asteburuan emango duela 14 urtetik beherako haurrei paseoa egiteko baimena. Halaber, Gobernuak orduan zehaztuko ditu neurri berriari buruzko xehetasun gehiago.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide