Parte hartze handia izan da etxetik egindako bingo saioetan

Baleike 2020ko apirilaren 27a

Bi bingo saio egin dira asteburuan etxetik egindako santelmoetako repetizioetako egitarauaren barruan. Parte hartze handia izan dute bi saioek: larunbatean 400 lagun aritu ziren jokoan, eta igandean 580.

Irabazleek Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak emandako 30 euroko erosketa txartel bana jasoko dituzte. Larunbateko irabazlea Maialen Prieto Sanchez izan zen, eta igandekoa Maider Azkue Bikandi. 

Meme lehiaketa bertan behera

Larunbaterako meme lehiaketa antolatu zuten Santelmoak Etxetik egitarauko antolatzaileek. Parte hartzea ez da izan esperotakoa, eta, horregatik, lehiaketa bertan behera uzteko erabakia hartu dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide