Otezuriko beste egoiliar batek gainditu du COVID 19-a

Baleike 2020ko api. 27a, 19:49

Gipuzkoako Foru Aldundiak astelehen arratsaldean emandako datuen arabera, eskualdeko egoiliar batek gainditu du gaixotasuna. Gainera, hirugarren egunez jarraian, ez da kasu positiborik atzeman Gipuzkoako egoitzetan. 

Berri onak eman ditu gaur, astelehena, Gipuzkoako Foru Aldundiak: Urola Kostako egoitzetan beste egoiliar batek gainditu du COVID 19-a; Otezuriko egoiliar batek, zehazki. Alta jaso duten beste 8 egoiliarrak Arrasateko Iturbide egoitzakoak dira. Gainera, hirugarren egunez jarraian, ez da kasu positiborik atzeman Gipuzkoako egoitzetan. 

Azken orduetan 9 izan dira gaixotasuna gainditu duten egoiliar gipuzkoarrak, eta guztira, zenbaketa hasi zutenetik, 202 dira alta medikoa jaso dutenak. Tolosako Iurreamendi egoitzan, ordea, pertsona bat hil da koronabirusaren ondorioz. 

Eider Mendoza foru bozeramaileak adierazi duenez, "Gipuzkoako egoitzetan egiten diren garbiketa eta desinfekzio lanak aurrera jarraitzen dute". Mendozak dioenez, Gizarte Politikako Departamentua deiak egiten ari da konfinamendu garaian bere senideak egoitzetan galdu dituzten familiei, eta gaineratu du telezaintza zerbitzuak indarrean jarraitzen duela.  

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide