Zumaiako Gida, guztion eskura

Baleike 2020ko apirilaren 30a

Etxebizitza, saltoki eta enpresa guztietan banatu da Zumaiako Gida 2020. Digitalean ere eskura dauka edonork, baleike.eus/gida helbidean.

Zumaiako Gida 2020 kaleratu berri du Baleike Kultur Elkarteak. Dagoeneko egin da banaketa etxebizitza, saltoki eta enpresa guztietan. Zumaiako zerbitzu eta enpresa ezberdinen merkataritza gida aurkitu ahal izango da bertan; baita urteko ekitaldi nagusien egutegia, interesko telefonoak, autobusen ordutegiak edota urte osoko mareak ere. Bertsio digitalean ere eskura izango da, baleike.eus/gida helbidean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide