Otezuri zentroko bost egoiliarrek sendagiriak jaso dituzte azken orduetan

Baleike 2020ko mai. 1a, 19:14

COVID-19 gaitza zuten bost pertsonak jaso dute alta azken orduetan Otezuri zentroan, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez. 

Bigarren egunez jarraian ez da kasu positiborik antzeman Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Aldundiak eman dituen datuen arabera, pertsona bat zendu da koronabirusagatik azken 24 orduetan, baina, eta hau da albiste pozgarria, hamabi adinekok jaso dute alta. Horietatik bost Zumaiako Otezuri zentroko egoiliarrak dira. 

Guztira, gaur arte, 239 adineko pertsonek jaso dute mediku alta, 161 zendu dira eta 148k jarraitzen dute diagnostiko positiboarekin. 15 dira Covid-19 kasu positiboak dituzten egoitzak, 25 lagun Donostiako Gurutze Gorriaren zentro soziosanitarioan ingresatuta daude eta beste 25 ospitalean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide