Igandean hasi eta gaur arte, 107 pertsonak hartu dute parte herritarren erosketa ohiturak ezagutzeko inkestan.
Emaitzen arabera, itxialdi garaian supermerkatuetan egin dituzte erosketak % 53,27k. Herriko saltoki txikietan erosketak egin dituztenak, berriz, % 42,06 izan dira. Galdetegiaren arabera, gutxiengoa izan dira Internet bidez –% 2,8– eta azokan –% 1,87– erosketak egin dituzten herritarrak. Ikusi emaitzak grafikoan hemen.