Eguzkipean paseatzera nahiz beren jostailuekin kaleaz gozatzera atera dira gaur ere haurrak, helduez lagunduta. Uda sasoia ere ate joka dugu, eta saltoki batzuk hasi dira garaiari lotutako produktuak saltzen. Lopez Izozkiak saltokia da horren adibide. Maiatzaren 1ean igo zuen pertsiana ia bi hilabetez itxita egon ondoren. Eguraldia lagun du gaur, eta haur zein helduen ilara luzea egin da arratsalde partean.