Pixkanaka egoera egonkortzen ari da Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, eta gaur da eguna alta jasotzen duten egoilarren kopurua hiltzena direnena baino handiagoa da. Aldundiak atzo iluntzean emandako datuei so eginez, bi egoiliarrek jaso dute sendagiria, eta bat zendu da. Alta Donostiako La Paz egoitzako eta Zumaiako Otezuriko egoiliar banak jaso dute; hildakoa, berriz, Arrasateko Iturbideko egoiliarra zen.
Aldundiaren esanetan, 274 lagunek gainditu dute gaixotasuna, aitzitik, 163 zendu dira eta 112k jarraitzen dute diagnostiko positiboarekin. Bi dira gaurdaino COVID-19 positiboak izan ondoren, libre geratu diren zentroak, Arangoiti (Beasain) eta Caser Residencial Betharram (Hondarribia); beraz, hamalau dira egun kasu positiboak dituzten egoitzak. 22 lagun Donostiako Gurutze Gorriaren zentro soziosanitarioan artatuak izaten ari dira eta 24 ospitaleratuta daude.