Gorka Iribar: "Ia pandemia aurretik bezala gabiltza"

Berria.eus 2020ko maiatzaren 6a

Herri txiki batetik munduko hiririk populatuenetako batera joan zen Iribar. Shanghaiko euskal etxeko ardura du, baina ez da elkartearen garairik onena. Konfinamendu ondorengo egoera kontatu du.

Duela bi urtetik Shanghain (Txina) bizi da Gorka Iribar (Zumaia, Gipuzkoa, 1983). Mondragon Kooperatiban ari da lanean, bezeroekin hartu-emanean. Atzerrian bizi nahi izan du beti, eta aukera sortu zitzaion 2017an: «Lanean eta pertsonalki kateatuta sentitzen nintzen. Emaztearekin sakon hitz eginda, aurrera egitea erabaki genuen».

Zaila izan zen egokitzapena?

Hasieran bai. 24 miloi biztanle dituen hiri batera etortzea gogorra egin zitzaigun: trafikoa, kutsadura, mendia eta itsasoa faltan.

Txineraz moldatzen zara?

Ari naiz ikasten pixkanaka, baina oraindik nahiko berde nago. Ez da hizkuntza erraza; denbora eta dedikazioa eskatzen ditu. Hala ere, nola edo hala ulertzen dugu elkar. Shanghain jende askok egiten du ingelesez, baina, hemendik pixka bat ateraz gero, oso jende gutxik.

Irakurri elkarrizketa osorik Berria.eus-en.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide