14 urtetik beherako federatuek surf egiteko aukera izango dute aurrerantzean

Baleike 2020ko mai. 7a, 20:10

Gipuzkoako Surf Federazioak argitara eman berri duen oharraren arabera, haur eta gaztetxoek lau baldintza bete beharko dituzte surf egin ahal izateko.

Hamalau urtetik beherako surflariek olatuak hartzeko aukera izango dute aurrerantzean, Gipuzkoako Surf Federazioak arratsaldean jakitera eman duenez. Azken egunetan, informazio eta iritzi desberdinak zabaldu dira batean eta bestean, eta gaur arratsaldera arte ez da gaia argitu.

GFS-ek argitaratutako oharraren arabera, Eusko Jaurlaritzako Kirol Kontseiluarekin eta Ertzaintzarekin adostu dute federatuta dauden haur eta gazteei surf egiteko baimena ematea, beti ere, baldintza hauek betez:

- Ordutegia: 06:00 - 10:00 / 20:00 - 23:00 —5.000 biztanletik beherako herrietan 06:00 - 23:00—.

- Bizi diren udalerrietan bakarrik izango dute surf egiteko aukera. Udalerrian bertan distantzia arazoren bat bada, helduen laguntzaz ibilgailu motordunetan mugitu daitezke.

- Egunean bi surf saio egin ditzakete gehienez, aipatutako ordutegien barruan.

- Legeak ezartzen dituzten baldintzak bete beharko dituzte: bakarka surf egitea, uretan besteekiko gutxienez 2 metroko tartea gordez.

Pandemiaren bilakaeraren arabera legedia aldatzen ari denez, berritasunen izanez gero Gipuzkoako Surf Federazioak jakitera emango du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide