Bigarren asteburuz, Maiatza Dantzan etxetik

Baleike

Korrontzi Benefic emanaldia

Astinduko kideek emanaldiak eta tailerrak euskarri digitalean eskainiko dituzte aurtengo Maiatza Dantzan ekimenaren barruan. Asteburu honetan, Korrontzi Benefic emanaldia eta fandango eta arin-arin tailerra izango dira.

Maiatza Dantzan egitarauari jarraituz, Korrontzi musika taldearekin egindako Korrontzi Benefic emanaldiaren hunkigarrienak izango dira ikusgai bihar Estalapean. 

Igandean, berriz, fandango eta arin-arin tailerra izango da 18:00etan Isaak Aranberri eta Jone Osaren eskutik. Tailerra online eskainiko da, eta parte hartzeko aurrez izena eman behar da astindu.zde@gmail.com emailera idatziz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide