Sute txiki bat izan da Basadi auzoko etxebizitza batean

Baleike 2020ko maiatzaren 9a

Argazkia: @BomberosEuskadi

Suhiltzaileak gertaeren lekura iristerako, etxearen jabeak kontrolpean zuen sua. Etxebizitzan kalte arinak eragin ditu suteak. Kea arnasteagatik bi bizilagun eraman behar izan dituzte anbulategira. 

Eguerdiko 14:15ak aldera jaso dute abisua larrialdi zerbitzuek: Basadi auzoko etxebizitza bateko sukaldeak su hartu du. Suhiltzaileak Basadira iritsi direnerako, etxearen jabeak kontrolpean zuen sua, eta berehala lortu dute itzaltzea. Hala eta guztiz, segurtasun neurriak tarteko, ertzaintzak hutsarazi egin du sei solairuko eraikina. Bizilagunak txandaka itzuli dira ondoren beren etxebizitzetara. 

Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, hainbat bizilagun arin zauritu dira eta anbulantzian artatu behar izan dituzte batzuk. Horrez gain, bi pertsona anbulategira eraman dituzte kea arnasteagatik, hain zuzen ere, etxebizitzako jabea eta 75 urteko bizilagun bat.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide