Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak gaur hasi ditu Mailaberriko horma egonkortzeko lanak. Joan den abendutik dago hautsita horma. Betetze materiala Arroaerrekara erori zen.
Ingurua baliztatuta dago, eta Udalak herritarrei eskatu die ibiltariei zuzendutako jarraibideak errespetatzeko.