Hezkuntza munduaren egoeraz ariko dira gaurko Katuplaza irratsaioan

Baleike 2020ko maiatzaren 17a

Gazteek eskolara itzuli behar al dute deskonfinamenduko fase honetan? Galdera hori egingo dute gaurko Katuplaza irratsaioan, eta gonbidatu bezala Zumaiako Institutuko zuzendari Idoia Arrieta izango dute. Hezkuntza munduaren egoeraz ariko da, 17:00etatik aurrera Zumaiako Irrati Piratan.

Gai gehiago ere landuko dituzte gaurko irratsaioan. Hala, Manex Elolak literatur gomendioak egingo ditu, eta puntu erantzun katean Irati Manzisidorrek Iñaki Urbietak jarritako puntuari erantzungo dio. 

Irratsaioa Zumaiako Irrati Piratan entzun daiteke, 93.00 sintonian, 17:00etatik aurrera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide