Azken orduetan ez dute COVID-19 positibo berririk atzeman Gipuzkoan

Baleike 2020ko mai. 19a, 17:15

Datu ofizialen arabera, 18.896 positibo hauteman dituzte kontaketa hasi zutenetik, eta horietatik %86,2ak jaso du senda-agiria.

Eusko Jaurlaritzak gaur eguerdian jakinarazitako datuen arabera, Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan 15 koronabirus kasu berri atzeman dituzte azken orduetan, 3 kasu berri Araban eta 12 Bizkaian, baina Gipuzkoan ez dute kutsatu berririk zenbatu. Atzo 5.276 proba egin zituzten: horietatik 2.859 PCRak ziren, eta 2.417, test azkarrak.

Datu ofizialen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 18.896 positibo hauteman dituzte kontaketa hasi zutenetik, eta horietatik %86,2ak jaso du senda-agiria; azken orduetan 43 lagunek.

Hildakoei dagokionean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan koronabirusagatik hildakoak 1.470 izan dira pandemia hasi zenetik; horietatik hiru azken orduetan hil dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide