Nork jantzi behar du maskara derrigor?
- 6 urtetik gorako herritarrek. Aldiz, gomendagarria da 3 eta 5 urte bitarteko haurrek ere janztea.
- Salbuespenak:
- Maskararen erabilerak larriagotu ditzakeen arnas zailtasunak dituzten pertsonak.
- Maskararen erabilera behar bezala justifikatutako osasun-arrazoiengatik kontraindikatuta badago.
- Desgaitasun edo mendekotasun egoerak eragindako jokabide nahasmenduak maskararen erabilera bideraezina egiten badu.
- Maskara erabiltzearekin bateraezinak diren jardueretan.
- Maskararen erabilerak larriagotu ditzakeen arnas zailtasunak dituzten pertsonak.
- Garraio publikoan.
- Bide publikoan, bi metroko distantzia mantentzea ezinezkoa denean.
- Erabilera publikoa duten edo publikoarentzat irekiak diren espazio itxietan, bi metroko distantzia mantentzea ezinezkoa den kasuetan.
- Aire zabaleko espazioetan, bi metroko distantzia mantentzea ezinezkoa denean.
- Hainbat lanpostutan.
Nola erabili maskara?
Zer maskara mota eskura daitezke?
Herritarrek erabiltzeko higiene-maskarak edo maskara kirurgikoak lehenetsi dituzte. Dena den, badira bestelakoak ere. Zumaiako Udala, adibidez, higiene-maskarak banatzen ari da herritar guztien artean. Udalak material egokia erosi ostean, herriko enpresek materiala moztu dute, jarraian jostunen sareak maskarak egiteko. Gaztetxeko boluntarioekin batera prestatu ditu gutunak Udalak, eta datozen egunotan hasiko dute etxeetara banaketa. 65 urtetik gorako herritarrak izango dira maskara jasotzen lehenak, eta horien ostean, datozen asteotan, gainontzeko herritarrek jasoko dituzte.
Maskara kirurgikoak, berriz, koronabirusaren proban positibo eman duten sintomadun edo sintoma gabeko pertsonek erabili behar dituzte. Izan ere, maskara horiek osasun langileek eta gaixoek agente infekziosoak transmititzea saihesten du. Maskara horiek ere, gehienez, lau orduz erabiltzea gomendatu dute. Gainera, bustitzen edo kaltetzen bada aldatu egin behar da. Maskara kirurgikoak koronabirusaren oztopo elementuak dira, baina gainerako neurriak ere hartu behar dira ez kutsatzeko. Bi motatako maskarak daude: iragazketa eraginkorra egiten dutenak eta eraginkortasun gutxiago dutenak. Edozein saltokitan eros daitezke paketatuta; farmazietan soilik sal ditzakete banaka.
NBE maskarak ere badira merkatuan, eta horiek COVID-19 gaitza duten pertsonentzat eta haiekin kontaktuan daudenentzat dira. Norbera babesteko balio dute, baina osasungintzako profesionalek erabiltzea gomendatzen dute, batez ere. Izan ere, hesia sortzen du arrisku potentzialaren eta erabiltzailearen artean. Medikuek ere gomenda dakieke maskara horien erabilera kolektibo zaurgarrietako herritarrei. Horiek ere gehienez lau orduz erabiltzea gomendatzen dute, eta bi motatakoak daude: berrerabilgarria eta ez berrerabilgarria. Gainera, babes mailaren arabera ere aukera desberdinak daude. Farmazietan eros daitezke, baita saltoki espezializatuetan ere. Halako maskararik ez du behar birusarekin kontaktuan ez dauden eta birusarekin lotura duten arrisku jarduerak egiten ez dituzten herritarrek.