Ekainaren 1era arte ikusgai egongo dira hauteskunde erroldak

Baleike 2020ko mai. 23a, 11:36

Uztailaren 12an izango dira Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak, eta, dagoeneko ikusgai dago Zumaian hauteskunde errolda. Zerrendaren inguruko erreklamazioak egin daitezke udaleko idazkaritzara deituta, astelehenetik ekainaren 1era bitartean.

Jendaurrean ipini du Zumaiako Udalak indarrean den hauteskunde errolda. Jakitera eman dutenez, zerrendetan behar ez bezala sartua edo kendua dagoela ikusten duen edonork erreklama dezake maiatzaren 25etik–datorren astelehenetik– ekainaren 1era bitartean. Horretarako, udaleko idazkaritzara deitu beharko dute herritarrek, 943-86 50 25 telefono zenbakira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide