Zaintzaileen lan-poltsa jarri du martxan Udal Elkarteak

Baleike 2020ko maiatzaren 25a

Urola Kostako Udal Elkarteak "eskualdean sor daitezkeen beharretara egokitzeko" lan-poltsa berria jarri du martxan.

Ohiko lan-poltsak funtzionatzen dihardu betiko moduan, baina horrez gain, zaintza lanetarako atal berezia sortu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Bertan izena eman dezakete zaintzaile lanetarako norbait kontratatu nahi dutenek edota zaintzaile aritzeko interesa dutenek. Interesatuek lanpoltsa@urolakosta.eus helbide elektronikora mezu bat bidali dezakete, edo Udal Elkarteko telefono zenbakira (943-89 08 08) deitu. Informazio gehiago eskuragarri dago UKUEren webgunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide