Senideen lehen bisitak jaso dituzte Otezuriko egoiliarrek

Maialen Etxaniz

Koronabirusaren osasun larrialdia tarteko, hilabete gogorrak bizi izan dituzte Zumaiako Otezuri egoitzan. Egoiliarrak senideen bisitarik jaso gabe egon dira denbora luzez, baina ia hiru hilabeteren ostean, zenbaitek senideen lehen bisita jasotzeko aukera izan dute. Hori bai, hesiaz bestalde eta segurtasun neurri guztiak gordeta. Dena den, egoiliarrek eta senideek ekainaren 8ra arte itxaron beharko dute elkar besarkatu ahal izateko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide