Pentsio publiko duinen aldeko eskakizuna eguzkipean

Baleike

Pentsiodunen talde bat Saregileen plazan elkarretaratu zen atzo pentsio publiko duinak eskatzeko. Eguzkipean egin zuten ekintza, eta segurtasun neurriak gordeta.

Alarma egoerak ezarritako konfinamendu garaian ez dute elkarretaratzerik egin pentsiodunek, eta atzokoa izan zen arinaldian egindako bigarrena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide