Terraza handitu nahi duten ostalariek Hirigintza sailean aurkeztuko beharko dituzte eskaerak

Baleike 2020ko maiatzaren 27a

Arinaldiko lehen fasearekin batera zabaldu zituzten herriko ostalari batzuek beraien terrazak, %50ean izan bazen ere. Fasez aldatuta, udalen esku geratu da terraza hauen tamaina handitzeko baimena ematea.

Deskonfinamenduko lehen fasean terrazen bidez bakarrik egin zezaketen lan ostalariek, eta terraza horien %50 bakarrik egongo zen lanean. Hala, taberna gutxi batzuk egin zuten lan Zumaian arinaldiko lehen egun horietan. Astelehen honetatik bigarren fasean sartu da Hego Euskal Herri osoa, eta taberna barruan ere lan egiteko baimena dute tabernariek: barruko %50 bakarrik erabiili ahal izango dute, eta, kanpoan bezala, bezeroek eserita egon beharko dute.

Fase aldaketak tabernen terrazetan ere izango du eragina. Dekretuak udalen esku utzi du terrazen tamaina %100era handitzeko baimenak ematea. Hori bai, tabernariek ezingo dute baimenduta duten mahai kopurua handitu. COVID-19aren aurretik onartuta zituzten mahai kopurua jarri ahal izango dute, azalera handiago batean. Horretarako udaletxeko Hirigintza Sailean aurrez eskaera eginda, eta irisgarritasuna bermatuz, terrazen azalera handitzeko aukera izango dute ostalariek.

Udaleko Hirigintza Sailarekin harremanetan jartzeko 943-86 50 33 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Ordutegiari dagokionez, bigarren fasea arautzen duen dekretuak negozio hauen ordutegiak arautzeari utzi dio, eta udaleko ordenantzaren arabera arautuko da hemendik aurrera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide