San Juan egoitzaren berdeguneko sarbideak itxi dituzte, egoiliarrek gunea erabil dezaten

Baleike

Argazkia: Zumaiako Udala.

Egoiliarrek prebentzio eta segurtasun neurriak beteta paseatu ahal izateko hartu dute erabakia Udalak eta zentroko zuzendaritzak.

San Juan adinekoen egoitzako egoiliarrek eremuko berdeguneak segurtasunez erabil ditzaten, gune horretarako sarbideak itxi ditu Udalak, egoitzako zuzendaritzarekin batera adostu ondoren. Egoiliarrek berdegunean segurtasun eta prebentzio neurriak betez paseatu ahal izateko helburuz hartu dute erabakia. 
 
Ubillosera doan aldapa, San Juan egoitzako aldapa, San Jose kaleko 11. atari pareko sarbidea eta igogailuaren zubitik San Juan egoitzara doan sarrera itxita daude pasa den astetik.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide