Osasun agintarien gomendioak jarraituta, Zumaiako Udalak bertan behera utzi ditu 2020ko udalekuak eta HH2koen udazaintza zerbitzua. Honenbestez, udaleku irekietako begiraleen hautaketa prozesua ere bertan behera gelditu da, eta Udalak jakinarazi duenez, "halaxe jakinarazi zaie zerrendan izena eman zuten guztiei".
Hala ere, "osasun eta segurtasun neurriak berma ditzaketen doako aisialdi jarduera puntualak" aurrera eramateko aukerak aztertzen ari direla dio Zumaiako Udalak, haur eta familia "zaurgarrienak" babesik gabe gelditu ez daitezen. Izan ere, kontuan hartu behar da, urtero, 500 ume baino gehiagok hartzen dutela parte ekintza horietan.