Presoen eta iheslarien etxeratzearen aldeko elkarretaratzeei ekingo diete berriz ere. Preso eta iheslariak etxera. Bada garaia lelo hartuta, Magnoliopean elkartuko dira bihar, maiatzak 29, 20:00etan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, segurtasuna bermatzeko baldintzak eta beharrezko materiala egongo dira.
Hileko azken ostiralero elkartuko dira ordu eta leku berean presoen aldeko aldarrikapena plazaratzeko.